Erakusketa bi multzo handitan antolatzen da:
Andreu eta Durangoko historia kulturala, 60ko hamarkadatik herriko antzerkian, jaietan eta argitaletxeetan izan duen inplikazioa dokumentatzen duten kartel, liburuxka eta liburuetarako ilustrazioekin.
Andreuren lan artistikoa. Estanpak, pintura inpresionistak, argizariak eta arte digitaleko piezak daude ikusgai, esperimentazio formal etengabea eta unibertso estetiko pertsonala erakusten dutenak.
Gainera, artistaren pieza garrantzitsu bat aurkezten da: Gorria eta Beltza (1966), Nafarroako Museotik etorria. Harekin parte hartu zuen Euskal Eskolako Emen Talde enblematikoan, eta arte abstraktuaren aldeko apustua egin zuen Bizkaiko lehen artistetako bat izan zen diktadura frankista bete-betean.