Poesia eta musika elektronikoa elkarrizketan. 45 minutuan zehar, sintetizagailu-, gitarra- eta teklatu-soinuek emango dute giroa eta emozio-paleta zabaleko puntu batetik bestera eramango gaituzte. Haren gainetik agertuko da poesia, idazlearen ahotsean, emozioei hitzak jarriz.
Eta, nola ez, gorputzak: mahai atzean, ia lan mekanikoan ari dela sinetsiko genukeen musikariaren gorputza, eta, erdigunean, hain ikusezina eta urrunekoa izan ohi den idazlearena; erne, mugimenduan eta bizi.
DATA Uztailak 17. Osteguna - 19:00
LEKUA Benita Uribarrena parkea (Euria bada: Arte eta Historia Museoan)