Tailer hau linograbatuaren eta eskuzko estanpazioaren munduan interesa duen edonori zuzenduta dago. Ez da beharrezkoa inolako ezagutzarik izatea, ezta marrazten jakitea ere. Hasteko, erakusketaren artelanetan ikus ditzakegun tekniken arabera, sarrera teoriko labur bat egingo da, grabatuaren kontzeptu zabala uler dadin. Ondoren, hutsunean eta erliebean egindako grabatuaren ezberdintasunak ikusi ahal izango ditugu hainbat xafla eta estanpazioren bitartez.
Tarte teorikoa amaitu ondoren, linograbatuaren teknika osoa ikasiko dugu, bai zizelkatze-prozesua, bai tintaztatzeko eta estanpatzeko teknikak.
· · · · · · · · · ·
Bere grabatu oniriko eta arkitektonikoak aztertuko ditugu, non erreala eta irreala denak bat egiten duten. Horrek inspirazioa emango digu gure irudimenezko munduari beste begirada bat emateko.
Bi saiotan banatuko dugu ekintza: lehenengo saioan egilea eta bere lana ezagutuko ditugu eta bigarrenean munduarekin eta gure irudimenezko munduarekin jolastu eta arakatuko dugu.
Bi saioetan parte-hartzea komeni da.
Gazteleraz
· · · · · · · · · ·