Erakusketa Pilar de Zubiaurreren bizitza eta ibilbidea ezagutzeko aukera da: sortzaile, idazle eta kulturaren sustatzaile gisa egindako lana, bere harreman-sare zabala eta familiari eta Garairi lotutako alderdirik pertsonalena.
Inaugurazio-ekitaldia modu berezian ospatuko dugu, musikarekin. Ana Celia Ormaetxeak Valentín de Zubiaurrek bere alaba Pilarri eskainitako "Nere alabachuarentzat" piano-konposizioa interpretatuko du.
Durangoko Arte eta Historia Museoaren 40. urteurrenaren ospakizuna.
2026ko ekainaren 18an
AZKEN ERAKUSKETA
JORGE OTEIZA Espazioaren Hustura
Maiatzak 7 - Abuztuak 30
· · · · ·
1970eko maiatzean, Jorge Oteizak erakusketa-proiektu bat garatu zuen Durangorako. Proposamen hori euskal eskultoreen erakusketa kolektibo baten baitan kokatu zuen, itxura guztien arabera Ezkurdi Aretorako —nahiz eta ez duen aipatzen—. Hala ere, azkenean, ez zen gauzatu.
Proiektu horrekin lotutako material argitaratu gabea dago Jorge Oteiza Fundazio Museoan, eskultorearen artxibo pertsonalean. Horren barruan eskuz idatzitako agiriak, mekanografiatuak nahiz audio-grabazioak daude; hau da, buruan zuen proposamena berreraikitzeko aukera ematen diguten elementuak.
Durangoko Arte eta Historia Museoak 40. urtemuga ospatzen duen urtean, azkenean, errealitate bihurtu dugu luzaroan ezkutuan egondako ideia hura.