Jatorrizko proiektua, bere garaian gauzatu ez zena, artistaren artxibo pertsonalean gordetako materialari esker berreraiki ahal izan da. Material hori Nafarroako Oteiza Museo Fundazioan dago, eta bertan aurki daitezke eskuizkribuak, mekanoskribuak eta audio grabazioak. Dokumentazio horretatik abiatuta, erakusketak Oteizak berak hautatutako zortzi eskulturen multzoa aurkezten du, 1950etik 1958ra bitarteko bere ibilbide esperimentala jasotzen dutenak.
Lan horiek artistak forma eskultorikoaren hustuketaren inguruan egindako ikerketa-prozesua ulertzeko aukera ematen dute: lehen hurbilketa figuratibo batetik abiatuta, kuboaren eta esferaren hustuketan oinarritutako hizkuntza abstraktua garatu arte. Tartean, bere ondorio esperimental garrantzitsuenetako batzuk daude, hala nola Kutxa hutsa (1958), bere ikerketa estetikoaren mugarritzat jotzen dena.
Erakusketa-ibilbidea osatzeko, artistaren collageen hautaketa bat ere aurkezten da; hain ezaguna ez den bere ekoizpenaren alderdi bat da hori, non espazioari buruzko bere ikerketak bi dimentsiotako planora eramaten dituen. Lan horiek formaren, espazioaren eta hutsaren arteko harremanari buruzko bere gogoeta sakontzen dute.
Erakusketa museoko lehen solairuan dago kokatuta, eta beheko solairuan espazio didaktiko bat prestatu da, Jorge Oteizaren bizitza eta obrari buruzko material ikus-entzunezko eta dokumentalarekin. Bertan, besteak beste, artistak proiektu honetarako prestatutako hitzaldiaren grabazioa ere entzun ahal izango da.
Erakusketarekin batera, museoak jarduera-programa osagarri bat antolatu du, hitzaldiak, bisita gidatuak eta tailerrak barne, publiko ezberdinei zuzenduta, Oteizaren ondarea hurbiltzeko eta bere pentsamendu artistikoaren inguruko hausnarketa sustatzeko helburuarekin.
Erakusketaren zuzendaritza Garazi Arrizabalaga Durangoko Arte eta Historia Museoko zuzendariarena da, eta komisarioa David Pavo Cuadrado da. Halaber, katalogo bat argitaratuko da, jatorrizko proiektuari buruzko ikerketa, artxiboko dokumentazioa eta adituen testuak bilduko dituena.
Ekimen honen bidez, Durangoko Arte eta Historia Museoak Jorge Oteizaren ibilbideko atal ezezagun bat berreskuratzeaz gain, arte-ondarearen ikerketa eta zabalkundearen aldeko konpromisoa indartzen du, baita lurraldeari lotutako memoria kulturalaren balioa azpimarratu ere.
Datuak
22,5 x 23 cm
153 orrialde
Edizio elebiduna: euskara, gaztelania.
ISBN: 978-84-7849-018-9
Papel Arena HD White 140 y 300 gr
2026
200 ale
Salgai. 10 €
Aurkibidea
Aurkezpena
TESTUAK
Paule Sánchez Arieta-Araunabeña
Garazi Arrizabalaga
Álvaro Siza
Oteiza
David Pavo
De Jorge Oteiza Embil: Pilar Oteiza, MARA 2004 S.L., 2026
Jorge Oteizak Durangorako egindako erakusketa-proposamenaren testuingurua
Erakusketa-proiektuaren berreraikuntza
Espazioaren desokupazioari buruzko sintesi estetikoa zortzi estatuaren bidez
Martin Heideggerren lichtung kontzeptuaren eta euskaldunaren mentalitate estetiko primitiboaren arteko lotura (Eduardo Chillidari buruzko kexa eta guzti)
Garapen esperimentala: espazioaren desokupazioa paperean, edo collage-estatua
Espazioaren desokupazioa asmo gisa, eta okupazioa
Asiera da amaia
Eranskin gisa: Durangoko mojatxoentzako hilarria, Jorge Oteizarena
KATALOGOA
DOKUMENTU-ERANSKINA
BIBLIOGRAFIA OSAGARRIA DOKUMENTUERANSKINA
BIBLIOGRAFIA