Mendeetan zehar, artearen eta musikaren historiak izen gutxi batzuk errepikatu ditu, eta beste askoren arrastoa bigarren planoan geratu da. Sortzaile askoren lana ez da behar bezala ezagutu, ez transmititu, ezta balioan jarri ere.
Izen propioak hitzaldi-zikloaren bidez, artearen eta musikaren historian zehar jardun duten sortzaile horien lanak eta ibilbideak ezagutarazi nahi ditugu, begirada zabalago eta aberatsago bat eskainiz.
Sei hitzaldiren bidez, historia osatzen duten ahots eta lan horietara hurbiltzeko gonbita egiten dizuegu.