Sarrera eta irteera ate ezberdinetatik egingo da. Sarrera ohiko atetik eta irteera lehenengo solairuko larrialdi atetik.
Igoera igogailuz egingo da eta jeitsiera eskaileretatik. Irisgarritasun neurri bereziak behar dituztenek harreran informatu beharko dute.
Aretoetan ibilbide bakarra egongo da. Jarraitu gezien norabidea.
Guztion segurtasun neurriak bermatzeko, maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta ahal den heinean urruntze fisikoa errespetatu beharko da, museoko langileekin ere bai.
Solairu bakoitzean gel-pote bat izango duzue eskuak momentu oro desinfektatzeko.
Ez dira bialibide analogikorik emango, era digitalean izango dituzue guztiak.