Giovanni Battista Piranesi XVIII. mendeko grabatzaile eta pentsalari handienetako bat izan zen, eta bere lanek Erroma zaharra irudimenaren eta historiaren arteko espazio bihurtzen dute. Erakusketa hau Durangoko Arte eta Historia Museoaren 40. urteurrenaren ospakizunaren barruan kokatzen da.
Giovanni Battista PIRANESIren erakusketaren harira
· Erroma amestua ·
· · · · ·
Bisita gidatuen, tailerren eta hitzaldien bidez, Piranesi nor izan zen ezagutzeko aukera eskainiko dugu, baita bere lanek Artearen Historian eta Arkitekturan izan duten eragin sakona ulertzekoa ere. Hemen eman dezakezue izena.
El Correo-k Garazi Arrizabalagari, museoko zuzendariari, egindako elkarrizketa, museoaren egungo egoeraz, erakusketa eta etorkizuneko jarduerez eta eskualdeko artearen egoeraz.