Rocio Amezua zaharberritzaileak zaharberritzaileen lana azalduko digu, izan ere, ondarearen zaharberritzea funtsezko lana da gizarte baten memoria historikoa, kulturala eta artistikoa kontserbatzeko. Horren bidez, gure iraganarekin lotzen gaituzten eta gure nortasuna ulertzen laguntzen diguten obrak, eraikinak eta objektuak babesten ditugu. Kontua ez da bakarrik hondatutakoa konpontzea, baizik eta haren jatorrizko balioa errespetatzea eta etorkizuneko belaunaldiei transmititzea.
. . . . . . .
Hizkuntza > Gaztelera
Elkargunea > Durangoko Arte eta Historia Museoa
Eguna eta ordua > Urriak 7 18:00etan
Antolatzailea > Durangoko Arte eta Historia Museoa
Informazioa eta erreserbak > ez da beharrezkoa
Irisgarritasuna > Irisgarria
Ondarearen Europako Jardunaldiak herritarren parte-hartzerako ate irekien ekimena dira, eta urtero egiten dira 1991tik, Europako Kontseiluaren ekimenari jarraikiz eta Europar Batasunarekin lankidetzan.
Gaur egun, Europako kultura-ekitaldi parte-hartzaile handiena dira.
Helburua da Europako kultura-ondarearen aberastasunari eta aniztasunari balioa ematea, herritarrak eta administrazio publikoak sentsibilizatzea ondare komun hori babestu eta zaintzeko beharraz, eta kultura-sektoreari eragiten dioten erronka sozial, politiko eta ekonomikoei aurre egiten laguntzea.