Duela 10 urte “Bertsoz-Bertso Indarkeria Matxistei Aurre” bertso-saioa antolatu zuen medicusmundi Bizkaiak Plateruenan eta berriz ere kantuan jarriko dute Durango.
Durangoko Udalak eta medicusmundi Bizkaiak 10 urte daramatze elkarlanean Guatemalan, Kongoko EDn eta Durangon emakumeen kontrako indarkeriari aurre eginez, emakumeen sexu eta ugalketa osasuna sustatuz, ixildutako indarkeria obstetrikoa eta osasun menstruala izendatuz... Durangon eta mundu zabalean bada bertsotarako nahikoa gai.
Aurtengo bertso-saioa Durangoko Arte eta Historia Museoan izango da.